euskal herria

'Basque Country' izango da Jaurlaritzaren marka atzerrian

Lau urtean 120 milioi euro inbertituko ditu kanpoan "Euskadiren" irudia indartu eta ekonomian, turismoan, kulturan eta erakundeen jardueraren alorrean internazionalizazioa bultzatzeko.

2013ko ekainaren 25a
20:14
Entzun

"Gure gizartea Basque Country da", esan du Iñigo Urkullu lehendakariak gaur ekimenaren aurkezpenean, Donostiako Kursaalean. Lehendakariak aurkeztu du ekimena eta esan du hau dela bere gobernuaren estrategien artean luzera begira gehien landu dutena. Jaurlaritzak Basque Country markaren balore positiboekin lotu nahi du, "ekonomia berpiztu eta enplegu aukerak sortzeko".

Arantza Tapia Ekonomia sailburuak, Cristina Uriarte Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntz Politika sailburuak eta Marian Elorza Kanpo Ekintza idazkariak babestuta agertu da Urkullu. Aurkezpenean izan dira, besteak beste, enpresa, unibertsitate, kultura eta ikerketa arloetako hainbat ordezkari.

"Terrorismoaren irudia" atzean utzi

"Nabarmendu egin behar dugu. Gure baloreak ezagutarazi behar ditugu. Inbertsioak, turismoa eta erabakiguneak erakartzeko interesa sortu behar dugu", adierazi du lehendakariak. Gaineratu duenez, Jaurlaritzak 70 herrialdeetan du presentzia, eta marka berriaren bitartez enpresak eta profesionalak lagundu nahi ditu horietan.

Helburu hori lortzeko bidean, ETAk armak utzi izana baliatzera deitu du. "Hamarkadetan gure irudiak ETAren terrorismoarekin lotu da. Jasan dugu terrorismoa eta jasan dugu estigma. Orain irudi hori atzean geratu ahala, Euskadi abegikor eta irekiaren irudia haziko da, beti izan den moduan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.