Basurtuko erietxean sortutako sutearen eraginez lekuz aldatu dituzte paziente batzuk

Haurdunentzako unitatean sortu zen sutea, astelehen gauean. Ez da inor zauritu, eta berehala menderatu zuten sua.

Basurtuko erietxeko Iturrizar pabiloia, artxiboko irudi batean. BERRIA
Basurtuko erietxeko Iturrizar pabiloia, artxiboko irudi batean. BERRIA
2024ko martxoaren 26a
08:54
Entzun

Bart gaueko 21:00ak aldera sutea piztu zen Basurtuko erietxean, eta Iturrizar pabiloiko bigarren solairuko gela batzuk hustu behar izan zituzten. Ama berrien unitatea dago horretan, eta baita ginekologia eta obstetrizia zerbitzuak ere; beste eraikin batzuetara eraman zituzten bi emakume, eta Gurutzetako erietxera bost paziente, baina inor ez zen zauritu, eta ez zen kalte larririk izan eraikinean.

Ordu erdi inguru iraun zuen kontuak, eta ospitaleko baliabideekin itzali zuten sua. Uste dutenez, gela batean sortu zen, eta handik zabaldu zen, baina berehala erreakzionatu zuten. Kea zabaltzen hasi orduko hasi ziren ohatilak lekuz mugitzen, suhiltzaileak segituan egin ziren kargu, eta lekua aireztatu eta sua kontrolpean hartu zuten.

Orain duela lau bat urte, beste sute bat izan zen ospitale horretan bertan. Paziente batek erretako zigarro batek eragin zuen sutea, eta pazientea bera erredura horiengatik hil zen, handik egun batzuetara. Atzo gaueko sutea zerk eragin zuen ez dute argitu oraindik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.