Bat jada ez, bi lupa erabiliko dituztela esan du Rubalcabak

2011ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Espainiako Barne Ministerioarena nahikoa ez balitz bezala, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ere lupaz begiratuko ditu Bildu koalizioak maiatzaren 22ko bozetarako aurkeztuko dituen hauteskunde zerrendak, atzo Espainiako lehendakariorde eta Barne ministro Alfredo Perez Rubalcabak adierazi zuenez. «Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak lupa bana jarriko dute, eta koordinatuta eta elkarlanean jardungo dute, inork legeari izkin egin ez diezakion», esan zuen Rubalcabak. Espainiako Barne ministroak baieztatu zuen Estatuko segurtasun indarrek eta Ertzaintzak Fiskaltzaren ofizioak jaso dituztela «hauteskunde iruzurrik badagoen ikerketak egin ditzaten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.