Gasteizko Montehermoso jauregian egin dute Udal eta Probintzien Espainiako Federazioak antolatutako jardunaldien ekitaldia.
Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak han esan duenez, Euskal Herrian "ETA desagertzearekin eta bakearekin egiten dugu amets", baina baita "denak egongo diren Udalekin ere, horien artean Batasuna".
Espainiako errege-erreginak ere Gasteizen ziren, eta haientzat ere izan du hitzik Ibarretxek. Haiei euskaraz ongi etorria eman ondoren, honakoa esan die: "posible eta desiragarria da Espainia eta Euskadiren arteko bizikidetza akordioa".
Ibarretxek esan duenez, harro dago 25 urte hauetan "euskal alkate eta zinegotziek egindako lanagatik".
Espainiako erregeak ere hitzegin du irekiera ekitaldi horretan, eta "terroristaren biktima diren hautetsiekin" gogoratu da, bereziki. Haiek, "askatasunaren eta demokraziaren zerbitzariak" direla esan du.
Transizio ondorengo udalen urteurrena