Su-etena

Batasuna "garai berriekin bat ez datozen legeak" jasaten ari dela uste du Azkaratek

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramailearekin iritziz Batasuna "sufritzen ari da" epaileek "egoera berriarekin" bat ez datozen legeekin lanean ari direlako. "Aznarren Gobernuaren bigarren epeko tresna juridikoak, Askatasunen aldeko eta terrorismoaren aurkako ituna eta Alderdien Legea, ez dira aldatu eta epaileak horiekin ari dira lanean".

2006ko maiatzaren 5a
15:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azkarateren ustez oso zaila da garai berriak kudeatzea iraganeko tresnekin. Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen arabera "inoiz baino premiazkoagoa da esparru juridikoa aldatze garai berriekin bat etortzeko".

Azkarateren ustez, eragile garrantzitsuenek ulertu dute bakeak eta akordio politikoak "epe eta erritmo ezberdinak" dituztela. Hala ere, alderdien mahaia ezin da egunik gabe atzeratu Azkaratek azpimarratu duenez.

Jaurlaritzako bozeramaileak ziurtatu egin du bakea eta normalizazio politikoa "argi eta garbi bereiztutako bi prozesu" direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.