Jesus Egiguren PSE-EEko presidentearen ustez, Batasunak fase politiko berri bat irekitzeko duen asmoa "benetakoa" da eta "itxaropentsu" agertu da Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Hala ere, ezker abertzaleak prozesu berri hori egiteko erabilitako estrategia ez da egokiena Egigurenentzat.
"Ezker abertzaleak gutxi gorabehera fase historiko bat amaitzen ari dela ondorioztatu du eta orain arte jarraitutako bidea itxita dagoela dio, horregatik beste fase bat ireki behar dute, terrorismoa, haiek borroka armatua deitutakoa, elkarbizitzatik eta politikatik desagertzea bermatuko duena".
Pasa den hilean ezker abertzaleak asmo berriak aurkeztu zituen Altsasun (Nafarroa) eta Euskal Herriko estatua eraikitzeko bidea "prozesu politiko baketsu eta demokratikoa", "indarkeriarik eta esku-hartzerik gabe" garatu behar dena, "soilik bitarteko politiko eta demokratikoak erabilita" dela nabarmendu zuen.
politika