Batasunak bere hainbat militanteren eta hauen senideen korronteak blokeatu dituztela salatu du gaur, Baionan. Gutxienez hamalau pertsona dira kaltetuak: alderdiko militanteak dira batzuk, baita haien bikotekide eta seme-alabak ere.
Duela gutxi Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak Batasunaren izenean zeuden bederatzi kontu korronte blokeatzeko agindua eman zien Frantziako eta Belgikako estatuei, EHAKri buruz egiten ari den ikerketaren barruan.
Xabi LarraldeBatasunaren bozeramaileak adierazi duenez, ez dute ofizialki blokeatzearen berririk jaso eta, gainera, kontu korronte pertsonalak izan direla salatu du: “Banku eragiketarik ezin dugu egin kontu pertsonalak direlako”. Hala ere, Batasunak Ipar Euskal Herrian dituen kontu korronteak oraindik blokeatu ez dituztela azaldu du Larraldek.
Garzonen neurri horiek Frantziako Estatuan ere Batasuna legez kanpo uzteko pausoa direla iritzi dio hark.
Anaitz Funosas Askatasunako bozeramaileak kontu korronteak blokeatzea “kolpe larria” dela adierazi du.
Politika
Batasunak hainbat militanteren eta hauen senideen kontuak blokeatu dituztela salatu du
Xabi Larraldek adierazi duenez, gutxienez hamalau lagunen kontu korronteak blokeatu dituzte, baina ofizialki ez dute horren abisurik jaso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu