Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde Pumpidok esan duenez, "Batasunak metraileta besapean duela aurkeztu nahi du hauteskundeetara". Bere iduriko, hori "onartezina" da, eta "Estatuak ez du hori onartuko". Azpimarratu duenez, Alderdien Legeari "iruzur egiteko aukera guztien kontra ekingo" du Espainiako Fiskaltzak.
Batasunak laster erantzun die hitz horiei. Pernando Barrenak azpimarratu duenez, Batasuneko militanteek "besapean dutena 'Orain herria, orain bakea' proposamena da, herri honetan bake prozesu bat abian jartzeko", eta ez metrailetak. Conde Pumpidoren hitzak "ergelkeria handia" direla esan du.
Era berean, 'Orain herria, orain bakea' proposamena nazioartean aurkeztu dutela jakinarazi du Barrenak.
Carmelo Barrio: "Ezinezkoa da Batasuna hauteskundeetara aurkeztea, talde terrorista baten parte delako"
EAEko Alderdi Popularreko idazkari nagusi Carmelo Barriok ETB2ko El Punto saioan adierazi duenez, "ezinezkoa da Batasuna hauteskundeetara aurkeztea. Batasuna ETAren parte da, erakunde terrorista baten parte, beraz. Alemanian alderdi naziak ez du hauteskundeetara aurkezteko aukerarik, eta ez da ezer pasatzen. Batasuna ezin da legalki aurkeztu, baina moralki ere ezingo luke aurkeztu". Otsailaren 20an Europako Konstituzio Itunari buruz egingo den erreferendumean baiezkoaren alde agertu da, "Europako Konstituzioa Euskadirentzat ona izateaz gain, Europako herrien kultur aniztasuna jaso eta errespetatzen duelako". Barrioren arabera, "herritarrak ilusioz mintzo dira Europari buruz mintzatzen direnean".
Carmelo Barriok azpimarratu duenez, "Batasuna legez kanpoko erakundea da, epaileek hala erabaki dutelako. Beraz, ezin du hauteskundeetara aurkeztu. Batasunak ez du zilegitasun demokratikorik. Erakunde terrorista baten parte da, indarkeria bultzatzen du. Ezin du ez hauteskunde hauetara ez inolako hauteskundeetara aurkeztu. Gizarteari mezu hau bidali nahi dio Alderdi Popularrak, eta PSOEk ere gauza bera egin beharko luke. Batasuna ETAren parte da, hori da errealitatea, eta terroristak ezin dute demokrazian parte hartu".
Otsailaren 20an Europako Konstituzio Itunari buruz egingo den erreferendumari buruz ere mintzatu da. Barrioren ustez, ezetzaren garaipena "albiste txarra" izango litzateke. "Ez dut uste ezetza nagusituko denik. Hala ere, hori gertatuko balitz albiste txarra izango litzateke. Dena den, ezetza nagusituko balitz, Europak baditu horri aurre egiteko mekanismoak, beste itun batzuk jarraituko lukete indarrean".
Politika
Batasunako militanteek besapean dutena 'Anoetako proposamena' dela erantzun dio Barrenak Conde Pumpidori
Batasuneko bozeramaile Pernando Barrenak Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde Pumpidori esan dio, Batasunako militanteek besapean dutena 'Orain Herria, Orain Bakea' Anoetan egindako proposamena dela, eta inork ez dituela metrailetak. Izan ere, "Batasunak metraileta besapean duela hauteskundeetara aurkeztu nahi" duela esan du goizean Conde Pumpidok. Espainiako Fiskal Nagusiaren iritzian hori "onartezina da", eta beraz, "Estatuak hori ez gertatzeko ahal duen guztia egingo du". Conde Punpidok beste behin esan du, "indarkeria gaitzesten ez duten alderdiek esparru politikotik kanpo egon behar" dutela. "Fiskaltzak Espainiako Barne ministerioak ematen dizkion datu guztiak erabiliko ditu, Batasunak aurkezten dituen ustezko zerrenda 'garbiei' zein zerrenda 'zikinei' aurre egiteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu