Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez, Anoetako ekitaldian ez zela "lege hauste penalik jazo" ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak.
Manos Limpiasek —zenbait iturriren arabera, Espainiako eskuin muturrarekin loturak ditu elkarte horrek— salaketa jarri zuen "legez kanpokoa dela erabakitako erakunde batek" mitina egitea ez zuelako eragotzi Balza Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak. Halaber, ekitaldi hartan "ikur terroristak goratu" zirela argudiatu zuen Manos Limpiasek.
Azaroaren 14ko ekitaldi hartan Anoetako Proposamena izenekoa aurkeztu zuen Batasunak.
Politika
Batasunaren Anoetako ekitaldia baimentzeagatik Balzari jarritako salaketa artxibatu dute
Espainiako Manos Limpias erakundeak salaketa jarri zuen Javier Balza Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren aurka, iazko azaroaren 14an Batasunak Donostiako belodromoan egin zuen ekitaldo politikoa baimendu zuelako. EAEko Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak salaketa artxibatzea erabaki du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu