Gara.net jakinarazi duenez, Espainiako Poliziak lehengo astean atxilotu zituen Batasunaren hamazazpi kideetatik hamar espetxez aldatu berri dituzte. Hasieran denak Soto del Real (Espainia) kartzelan sartu zituzten, urriaren 8an.
Imanol Iparragirre, Mikel Zubimendi, Jon Garai, Juan Kruz Aldasoro eta Anjel Mari Elkano Valdemoron sartu dituzte. Rufi Etxeberria, Hasier Arraiz, Ibon Arbulu, Aner Petralanda eta Joseba Permach Alcala Mecon. Bi presondegiak Espainian daude.
Juan Joxe Petrikorena, Marisa Alejandro, Maite Fernandez de la Bastida, Maite Diaz de Heredia, Arantza Santesteban, Joana Regueiro eta Ane Lizarralde dira Soto del Realen segitzen dutenak.
ETAko kide izatea leporatuta, urriaren 4an egin zuen operazioa Espainiako Poliziak Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Seguran eta Olabarrian (Gipuzkoa), eta beste sei lagun ere atxilotu zituen. Lau egunera, Xabier Albisu eta Iban Berasategi baldintzarik gabe aske utzi zituen Garzonek, Haizpea Abrisketa, Jean Claude Agerre eta Egoitz Apaolaza 10.000 euroko bermepean, eta Patxi Urrutia 24.000 eurokoan.
Joseba Alvarez Batasunaren buruzagia egun batzuk lehenago atzeman zuten, Donostian, irailaren 9an presoen aldeko manifestazioan parte hartzeagatik, eta hura ere Soto del Realen daukate preso. Oihana Agirre Amnistiaren Aldeko Mugimenduen eleduna ere atzeman zuten egun hartan, arrazoi beragatik, eta Soto del Realen dago.
Batasunaren kontrako operazioa
Batasunaren hamar buruzagi espetxez aldatu dituzte
Iparragirre, Zubimendi, Garai, Aldasoro eta Elkano Valdemoron sartu dituzte. Etxeberria, Arraiz, Arbulu, Petralanda eta Permach Alcala Mecon. Petrikorena, Alejandro, Fernandez de la Bastida, Diaz de Heredia, Santesteban, Regueiro eta Lizarraldek Soto del Realen segitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu