Politika

Batasunaren igandeko ekitaldia debekatzeko eskatu dio PPk Jaurlaritzari

Batasunak datorren iganderako iragarri duen ekitaldi politikoa debekatzeko eskatu dio PPk Eusko Jaurlaritzari. Debekatzeko ez ezik "eragozteko" ere galdegin dio. Ekarpen politiko berria aurkezteko antolatu du Batasunak ekitaldi hori, eta Donostiako Belodromoan egiteko asmoa du.

2004ko azaroaren 11
17:39
Entzun 00:00:0000:00:00
PPko buruzagi Santiago Abascalek egin du eskaera. Agertu duenez, "ETArekin lotura izategatik" legez kanpo utzitako taldea da Batasuna, eta, beraz, alderdi horrek ekitaldi bat egitea "delitua" litzateke. "Eusko Jaurlaritzako Barne Sailaren obligazioa da delituak eragoztea eta legea betetzen dela bermatzea. Ondorioz, ezker abertzaleko legez kanpoko taldeek ekitaldi politiko bat egitea eragotzi behar du", adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.