PSEren eta Batasunaren arteko gobernu batek "herri honetako arorik beltzena gaindituta legokeela" adieraziko luke Lopezen aburuz, eta hain justu, desio horixe agertu nahi izan du Zabaletak koalizio horren alde eginez. "Hala ere, oraingoz PSEk ez du halako aliantzarik aurreikusten. Ez dugu uste halakorik gerta daitekeenik ere", nabarmendu du idazkari nagusiak, Bilbon, UGT eta CCOOren Maiatzaren 1eko manifestazioan parte hartu aurretik.
Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariak atzo bertan kendu zien garrantzia Zabaletaren hitzei. Blancok azpimarratu zuen Batasuna legez kanpoko alderdia dela, eta halako indarrekin ez dutela inoiz bat egingo.
Politika