Batasunarenak direlakoan, Ertzaintzak 40 egoitzari buruzko informazioa utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku

Batasuneko egoitzak diren edo ez aztertzeko eta haiei buruzko ixteko erabakiak hartzeko 40 egoitzari buruzko informazioa utzi du Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku. 2006ko urtarrilaren 17ko autoak dioena jarraituz, “noizbehinka informatzeko betebeharra du Ertzaintzak, eta hori betez, “zuzenean Batasunarekin loturarik ez duten hainbat egoitzari buruzko informazioa helarazi du Ertzaintzak”, Javier Balzak argitu duenez.

2006ko maiatzaren 12a
14:55
Entzun 00:00:0000:00:00
Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak Eusko Legebiltzarrean eman ditu azalpen horiek, PPren ekimenez. Informazio biltze lan horri esker, zenbait kasutan "itxiera zuzendu eta prezintoa kendu" behar izan duela Ertzaintzak zehaztu du Balzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.