Batzar Nagusietako presidentearentzat, epaia "eredugarria" da

2012ko uztailaren 23a
17:24
Entzun 00:00:0000:00:00

Lohitzune Txarola (Bildu) Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentearen ustez, Jose Maria Bravo Ogasuneko Irungo bulegoko zuzedari ohiaren aurkako epaiketa eta epaia "eredugarriak" izan dira. Haren arabera, Irungo Ogasunean bere garaian pasatutakoa ezagutzeko balio izan du.

Akusazio partikularra Gipuzkoako Diputazioak eta Batzar Nagusiek osatu dute, eta Txarolak azaldu du gustura daudela epaiarekin, "justizia egin delako".

“Ebatzitako diru horiek berreskuratzeko prozedura oso garbi ezartzen da sententzian: orotara 5,9 milioi euro jaso behar ditu diputazioak”, adierazi du Xabier Olano Ogasuneko zuzendariak.

Aldundiko agintean EAJ egon zenean izan zen Irungo bulegoko zuzendari Bravo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.