EAEko PPko presidente ez ezik, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan PPren lehenkaritarako hautagaia izango da San Gil.
Aurreko presidenteari, Carlos Iturgaitzi, berriz, kargu sortu berria eman diote: Europako Politikarako lehendakaritza. Nolanahi ere, EAEko PPko egungo zuzendaritzako kide gehienek ordezkaritza izango dute exekutiba berrian: Jaime Mayor Oreja ohorezko presidente, Carmelo Barrio idazkari nagusi, Leopoldo Barreda bozeramaile eta Carlos Urquijo Hauteskunde Batzordeko presidente.
Hiru idazkaritzaordetza nagusien arduradunak, berriz, Antonio Basagaoiti, Alfonso Alonso eta Maria Jose Usandizaga izango dira.
PP