politika

Batzarrek antolaketan ez du aldaketarik nahi NaBain sartzeko

Koalizioko funtzionamendu berrian Aralarrek eta EAk "goitik behera kontrolatuko eta dominatuko" dutela uste du Batzarrek. EAJko oinarriek baiezkoa eman dio Aralarrekin egindako akordioari.

2010eko irailaren 18a
17:08
Entzun
Batzarrek dio 2011ko udal eta foru hauteskundeetan ere Nafarroa Bai koalizioan egon nahi duela, baina antolaketan ez du aldaketarik nahi. Alegia, hark gaur jakinarazi duenez, funtzionamenduak 2007ko bera izan beharko lukeela esan die koalizioko beste alderdiei -Aralarri, EAri eta EAJri-, partaide denek pisu bera izan dezaten.

NaBaiko antolaketa eredu berrian, ordea, ez da halakorik izango, alderdiek euren indarraren araberako pisua izango dutelako erabakiguneetan. Batzarrek adierazi du Aralarrek eta EAk "goitik behera kontrolatuko eta dominatuko" dutela koalizioa, eta okerra dela hori. "NaBai batuaren, irekiaren eta pluralaren alde egiten dugu. Kontsentsu zabala behar da, partaideen askatasuna moztu gabe".

Atzo egiaztatu zen EAJ ere Nafarroa Bain izango dela. Aste honetan jakin da Aralarrek eta biek akordioa lortu zutela, baina jeltzaleen oinarrien baiezkoa falta zen. Eman diote baiezkoa EAJren Nafarroako hamasei taldeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.