Irudia.Baiona
BAXOA EUSKARAZ EGITEA ESKATU DUTE
Etxepare Lizeoko ikasleek baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Baionan. Ehun gaztetik gora elkarretaratu ziren atzo Bordeleko errektoreari eskari hori gutunez igortzeko. Ikasketa prozesua euskaraz egin ondoren azterketa frantsesez egin beharrak kalte egiten diela diote. Hizkuntz Eskubideen Behatokiko eta Seaskako ordezkariek bat egin dute eskariarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu