Baztango Udalak «euskal errepublikaren parte» izatea onartu du

Plentziaren, Alkizaren eta Gernikaren ostean, erabaki hori hartzen duen Euskal Herriko laugarren udalerria da.

Ehun mugimenduaren agerraldia iazko maiatzean, Plentziako Udalak bere burua euskal errepublikako kidetzat jo eta gero. MAIDER AIO
Ehun mugimenduaren agerraldia iazko maiatzean, Plentziako Udalak bere burua euskal errepublikako kidetzat jo eta gero. MAIDER AIO
Olatz Silva Rodrigo.
2025eko ekainaren 26a
20:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Plentziak (Bizkaia) eman zuen lehenengo urratsa, eta Alkiza (Gipuzkoa) eta Gernika (Bizkaia) etorri ziren gero. Orain, Baztango Udalak hartu du erabakia: «euskal errepublikaren parte» izatea onartu du. EH Bilduk eta Zurekin Baztanek bozkatu dute horren alde; Geroa Bai, UPN eta Baztango Independienteak taldeek, berriz, kontra. Hortaz, «euskal errepublikaren parte» den Euskal Herriko laugarren udalerria da Baztan.

2019an sortu zen Ehun mugimendua, eta martxoan iragarri zuen desegin egingo zela. Hori baino lehen, baina, 101 mozio aurkeztu zituen Euskal Herriko udaletan. Tartean dira, besteak beste, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako hiriburuak. Duela urtebete inguru onartu zuen lehenengo mozioa Plentziako Udalak.

Mozioan, Ehunek adierazi zuen udalak direla herritarrengandik gertuen dauden erakundeak, nahiz eta sarri «herritarren interesak babesteko erremintarik» ez izan. Hain justu, argudiatzen dute erabaki garrantzitsuenak euskal herritarrengandik urrun hartzen direla, Espainiako eta Frantziako estatuetako legedia dela medio.

Horri aurre egiteko, hiru puntu jasotzen ditu mozioak. Batetik, «euskal errepublika herritar guztien ongizaterako derrigorrezko erreminta gisa» aitortzea. Bestetik, «erreminta horrek eskubide guztiak guztiontzat ziurtatuko lituzkeela baieztatzea». Eta, aurreko bi puntuekin bat eginez, udalak «euskal errepublikaren parte» deklaratzea bere burua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.