Santorini uhartean zegoen lagunekin oporretan 33 urteko Beasaingo (Gipuzkoa) bizilaguna, EITBk berri eman duenez. Hainbat lagunek eraso zioten joan den ostegunean, Poliziaren arabera, lapurreta egiteko; bakarrik zegoen eraso ziotenean. Atenasen ospitaleratu dute, ZIU zainketa intentsiboen unitatean, oso larri.
Poliziak 16 eta 19 urte arteko lau lagun atxilotu zituen erasoarekin lotuta, ostegun gauean bertan, hotel batean. Greziako hainbat hedabidek zabaldu dutenez, kamera batzuek grabatutako irudiei esker identifikatu dituzte.
Zaurituaren senideak Grezian dira dagoeneko.