Beasaingo (Gipuzkoa) CAF enpresako langileek bilkura egin dute gaur goizean Juan Mari Mujikaren atxiloketa salatzeko. Ataundarra da Mujika, eta Amezketan urte askoz bizitakoa. Langile Batzordeak ohar batean adierazi du Ipar Euskal Herrira ihes egin behar izan zuela 2008ko apirilean, "etxea eta lana utziz", atxilotuko zutelako beldur. "Bizitza publikoa egiten zuen han, eta Poliziak bahitu eta mehatxatu zuen, eurekin kolaboratu zezan". Langile Batzordearen hitzetan Espainiako Gobernuak, "Frantziakoaren laguntzarekin", Euskal Herrian zabaldu den ziklo politiko berria izango ez balitz bezala jokatzen du: "Eta etengabeko atxiloketa jarioarekin errealitateari bizkarra ematen ari dira". Modu horretan, euskal gizartearen gehiengoaren nahiaren kontra ari direla salatu du.
Beasaingo CAF enpresako langileek Mujikaren atxiloketa salatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu