tortura

Beatriz Etxebarriaren tortura salaketa Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira eraman dute

Torturaren Aurkako Taldeak eta Giza Eskubideen Behatokiak jarri dute eskakizuna.

2012ko azaroaren 9a
14:54
Entzun

Torturaren Aurkako Taldeak eta Giza Eskubideen Behatokiak Estrasburgora eraman dute Beatriz Etxebarriaren kasua. 2011ko martxoaren 1ean atxilotu zuen Guardia Zibilak Etxebarria, eta inkomunikazio aldian mehatxatu, jo eta bortxatu egin zutela salatu zuten.

"Biktima honen salaketak argiak eta errepikatuak izan arren, Estatuaren organu judizialek uko egin diote inolako ikerketarik egiteari, Auzitegi Konstituzionalaren onespenarekin", argudiatu dute TATek eta Giza Eskubideen Behatokiak Estrasburgora jotzeko.

Espainiaren pasibitatea salatu dute, eta "torturatzaileek" zigorgabetasun osoz jokatzen dutela. Urriaren 16an Estrasburgoko auzitegiak berak Martxelo Otamendiren tortura kasuan Espainia kondenatu zuen, haren tortura salaketa ikertzeko behar ziren baliabide guztiak ez jartzea argudiatuta.

Europak horrelako kasuetan ordura arte bi aldiz eman du epaia salaketa aurkeztutakoaren alde: 2011ko martxoaren 8an Aritz Beristainen alde eta 2010eko irailaren 28an Mikel San Argimiroren alde. Otamendirena izan da hirugarrena. Torturatzea merke ateratzen dela salatu zuen Otamendik.

Beristainen kasuan, epaiaren arabera, arestian aipatutako artikulua urratu zuen Espainiak, eta kalte moralengatik hari 20.000 euro ordaintzeko agindu zion Europak. San Argimiroren kasuan, Espainiak 23.000 euro ordaindu beharko zizkion hari, arrazoi beragatik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.