Izotzak eraginda arazo ugari sortu dira gaur Euskal Herriko errepideetan. Horietako larriena A8an izan da, Trapagaran parean. Izan ere, han bederatzi autok elkar jo dute, eta 62 urteko gizonezko bat hil da. Istripu horren ondorioz, istripu gehiago gertatu dira, eta errepidea itxi egin du Ertzaintzak, eta goizeko 10:00ak aldean ireki dute.
A8 autobidea itxi ondotik, N634 errepidetik bideratu du trafikoa Ertzaintzak. Han arazo handiak sortu dira, eta ibilgailuak geldirik egon dira.
Autobide horretan bertan arazoak izan dira beste norabidean ere, izan ere, Uriosten ere istripua izan da, hori ere izotzak eraginda.
Hala ere, denboralearen gogorrena pasa dela diote adituek, eta errepide gehienak irekita daude. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideei buruzko informazio gehiago hemen, eta Nafarroako errepideei buruzko informazioa, berriz, hemen.
Istripua