Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila ikertzen ari da zer dela-eta erre diren bart bederatzi edukiontzi Sopelan, Bizkaian. Aurreneko hiruak 03:30 aldera kiskali dira, Larrabasterrako hondartzatik gertu.
Ia une berean, beste hiruk hartu dute su Iberre kalean, eta beste batek Aquilino Arriola kalean. Kasu horietan, suhiltzaileek amatatu dute sua, eta ez da kalterik izan inguruetan.
06:00etan, Lizarre kalean beste edukiontzi bat erre da, eta kalteak eragin ditu ondoan aparkatuta zegoen auto baten aurrealdean.