Bederatzi urtera zigortu dute gizon bat, bortxaketagatik

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gipuzkoako Auzitegiak bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, emakume bat bortxatzeagatik eta lesioak eragiteagatik. 2010ean gertatu zen erasoa, Donostian. Maiatzean egin zuten epaiketa, eta emakumeak azaldu zuen aurpegian jo zuela akusatuak. Bost hezur hautsi zizkion. Ondoren, sexu erasoa egin zion. Gertatzen ari zenaz jabetu zen Gipuzkoako Foru Aldundiko zaintzaile bat, eta Udaltzaingoari abisua eman zion. Epaileak zazpi urteko espetxe zigorra ezarri dio gizonari bortxaketagatik, eta bertze bi urtekoa, berriz, lesioengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.