ETA-ren oharra

Begoña Lasabaster: "ETAk euskal gizartearen nahiari jarraitu behar dio"

ETAk herenegun plazaratu zuen prensa oharra dela-eta, EAk eta EAJk ez diotela erakunde armatu horren nahiari jarraitu behar adierazi du Begoña Lasagabaster EAren Espainiako Legebiltzarreko diputatuak. Aitzitik, "ETAk euskal gizartearen nahiari jarraitu" behar diola esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

2003ko abenduaren 31
11:45
Entzun
Lasagabasterren iduriko, "onartezina" da ETA inori baldintzak ipintzen ibiltzea. "ETAk ezin die esan EAri eta EAjri bat edo bestea egiten badute berakjarrera bat edo bestea hartuko duela. Onartezina da", adierazi du.

"ETAk euskal gizartea errespetatu behar du; gizartea kolektibo gisa, eta hura osatzen duten norbanakoak, haien pentsaera edozein dela ere", esan du EAko diputatuak. ETAri ez ezik, Batasunari ere euskal gizartearen nahia errespetatzeko eskatu dio Lasagabasterrek, eta, nabarmendu du, ezker abertzaleko alderdi horri galdegiten zaiona beste guztiei eskatzen zaien gauza bera dela, "ez gehiago, ez gutxiago: denok bete behar ditugun printzipioak".

Bestalde, Aralarrek, EAk eta EAJk Nafarroan lortutako akordioa Euskal Herriko beste lurraldeetara zabaltzearen alde agertu da Lasagabaster.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.