Beharrera itzuli dira hondakinak biltzen dituzten langileak Getxon, greba utzita

2015eko apirilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BILBO. Asteak zeramatzaten Getxon (Bizkaia) hondakinak biltzen dituzten langileek greban, baina egunotan lanera itzuli dira, akordio bat lortu baitzuten ostegun iluntzean enpresarekin. Ituna behin-behinekoa izan zen hasiera batean, baina ostiralean ontzat jo zuten behargin gehienek —%90 lotu zitzaizkion—, eta horregatik erabaki zuten lanera bueltatzea. Udalak poza azaldu du bi aldeek akordio bat lortu dutelako, eta pilatutako hondakinak lehenbailehen jasotzeko eskatu du.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA