Beirie eta Goitiren kontra bi urteko zigorra eskatu du prokuradoreak

Epaileak heldu den ostegunean emanen du epaia, eta eskaria onartuta ere, ez lirateke espetxera itzuliko

Aitor Renteria.
Baiona
2011ko ekainaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Prokuradoreak bi urteko espetxe zigor irmoa eta baldintzapeko urte bat gehiago eskatu zuen Xan Beirie eta Gilen Goitiren aurka atzo Parisko auzitegi korrekzionalean egin zen epaiketan. Ez du eskatu haien kontrako isunik, etaespetxera itzultzeko ere ez du eskatu, kontuan harturik espetxean egin duten denbora. Bi atentatu egitea leporatzen die Beirie eta Goitiri, 2007ko ekainean Hiriburuko (Lapurdi) hirigintza agentzia baten aurka egindako atentatua eta 2009ko urtarrilean Jatsuko (Lapurdi) bigarren etxebizitza baten aurka egindako atentatu ahalegina. Ebazpena datorren ostegunean emanen dute.

Bi gazteak lapurtarrak dira. Xan Beirie Kanbokoa da eta 22 urte ditu. Gilen Goiti Angelun bizi da eta 23 urte ditu. Euskal Herritik 30 pertsona inguru joan ziren Parisera Beirie eta Goitiren sostengatzera. Euskal Herria ez da salgai leloa zela eta, Euskal Herria euskal herritarrentzat bakarrik atxiki behar den pentsatzen duten galdetu zieten.

Epaiketa hasi eta berehala, bi gazteei leporatzen zaizkien ekintzak eta haien ideiak epaitu behar direla azaldu zuen prokuradoreak. Gazteek ez zioten galdera horri erantzun, eta erran zuten ez zutela parte hartu leporatzen zaizkien ekintzetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.