Pelota

Belokik eta Ruizek finalerdietarako txartela dute jokoan gaur

Eskuz banakako bi txapeldun ohiren arteko partida izango da gaur gauean Iruñeko Labrit frontoian jokatuko dena (23:00, ETB1). EPELen txapelketako final-laurdenetako partida da, eta finalerdietan aritzeko txartela izango dute jokoan Ruben Belokik eta Patxi Ruizek. Finalerdietan, Juan Martinez Irujo edo Kepa Peñagarikano izango du irabazleak kontrario —bihar dute horiek partida Donostiako Atano III.a frontoian (17:00)—.

2006ko maiatzaren 5a
16:45
Entzun
Partidaren bezperan, ez dira ez Beloki eta ez Ruiz batere baikor mintzatu. Belokik, Zearraren kontra jokatu eta irabazitako norgehiagokan hartu zuen min izterrean. Zuntz haustura txiki bat izan zuen, eta ez duela berak nahi adina eta nahi bezain ongi entrenatzerik izan esanez aritu da jokatu aurretik. Patxi Ruizentzat gaurko hori da txapelketan jokatzen duen lehen partida. Hura ere azken egunetan min hartuta egon dela eta ez dagoela iaz bezain sasoiko esanez aritu da jokatu bezperan. Iazko txapelketan ere elkarren kontra aritu ziren biak, eta Ruizek irabazi zuen orduan (22-15).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.