Beltran de Herediak dio Ertzaintzak "bere gain" hartuko dituela "ikerketa judizialetik eratorritako ardurak"

Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak eskatu du ikerketa judizialak "ahalik eta bizkorren" argi dezala gertaerak nola izan ziren, eta zehatz ditzala inputazio posibleak.

2013ko apirilaren 15a
14:11
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefania Beltran de Herediak adierazi du Ertzaintzak "bere gain" hartuko dituela "ikerketa judizialetik eratorritako ardurak" eta "dagokion diziplina zorroztasunez" jardungo duela.

Ares: "Elkarrizketak testuinguru orokor batean" ulertu behar dira"

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu ohi Rodolfo Aresek esan duenez, berak zuzendutako sailak epaileen esku jarri zituen Iñigo Cabacas zauritu zuten oldarraldiaren gaueko Ertzaintzaren barne komunikazioko "grabaketa guztiak".

Radio Euskaldin elkarrizketatu dute Ares, eta gaur Gara egunkariak argitaratutako grabaketen inguruan jardun du Aresek. Azaldu duenez, Ertzaintzako buruek izandako elkarrizketak "testuinguru orokor batean" ulertu behar dira: "Gainera, baieztatu zen istiluak eta zaurituak zeudela".

Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariak esan zuen Cabacasen heriotza "istripua" izan zela, eta Aresek ez du horren inguruan ezer esan nahi izan: "Bere iritzia da eta ez dut ezer esateko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.