Erraustegiaren aurkako mugimendua

Beltzez jantzi dute Donostia, erraustegiaren aurka

Jendetza batu du GuraSOS elkarteak deitutako martxak. Protestaren buruan, irudi adierazgarria: erraustegiaren eragin eremuaren barruan geratzen diren 200 eskolak eta 69.000 haurrak. Bideoa: Erraustegiaren aurkako giza hesia. (Gorka Rubio / Argazki Press) [youtube]https://youtu.be/cRcn2yltY8s[/youtube]  

arantxa elizegi egilegor
2016ko ekainaren 19a
08:35
Entzun

Haurrak babesteko giza hesia irudikatu dute hasi Antiguako tuneletik eta Alderdi Ederreraino, GuraSOS elkarteak deituta. Izan ere, beltzez jantzi dute Donostia, erraustegiak txikiengan izango lituzkeen ondorioak salatzeko.

GuraSOS elkarteak gogorarazi du 200 eskola eta 69.000 haurretik gora daudela erraustegiaren eragin eremuaren barruan. "Informazioa da eskatzen duguna, egiazko informazioa".

Mobilizazioarekin oharra bidali diete agintariei, gizartearen eta familien bidez: "Interes ekonomiko eta politikoen gainetik euren seme-alaben osasuna lehenets eta erakuts dezaten nahi dugu. Gutxieneko arriskua egoteak prebentzio eta babes printzipioak aplikatzea eskatzen du".

Hiritar Erakundeen Foru Erregistroan izena emango du elkarteak, eta parte-hartze prozesua "'erraustegia eraiki ala ez' galderari zabaltzea" bideratzeko ekinbide juridikoa abiatuko du. GuraSOSek salatu du aldundiak iragarritako parte-hartze prozesuan ez dela aurreikusten azpiegiturari buruz eztabaidatzea: "Ez dio erantzuten Gipuzkoako gizarteak eskatzen duenari".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.