euskara

Beñat Arrabit izendatu dute EEPko presidente

Euskal Elkargoko hizkuntza politikarako presidenteorde izendatu zuten otsailean. Mathieu Bergeren segida hartuko du.

jarraia136791.jpg
Ekhi Erremundegi Beloki.
2017ko uztailaren 11
18:28
Entzun

Beñat Arrabit izanen da EEP Euskararen Erakunde Publikoko presidentea ondoko hiru urteetarako. Pirinio Atlantikoetako departamenduaren eta Akitania Berriaren ondotik, Euskal Elkargoko ordezkari bati zegokion erakundeko buruzagitza. Mathieu Berge Akitania Berriko kontseilariaren segida hartuko du.

Otsailean, Euskal Elkargoko hizkuntza politikarako presidenteorde izendatu zuten Arrabit. "Argi da alde guzietatik begira izanen ditugula, baina ni ez naiz beldur: orri zuri bat dugu, istorio berri bat idatzi behar dugu; ez da perfektua izanen, baina aitzinatuko gara. Gure xedea da euskara bultzatzea, eta pentsaezina zen politika horren buru arduradunik jarri gabe hastea. Badakit ez dela erraza izanen, baina gogotik hartu dut", adierazi zuen garaian. EEPko presidentetzarekin, Ipar Euskal Herriko hizkuntza politika publikoa bere esku izanen da.

BERRIAri eginiko adierazpenetan "saila egituratzea" jarri du lehentasun gisa. "Definitu behar dugu zein izan behar den erakunde bakoitzaren funtzioa, bata bestearen gainetik aritu ordez elkarlanean aritu gaitezen". Euskal Elkargoari dagokionez, orain arte herri elkargo bakoitzak bere aldetik abiatutako lana Ipar Euskal Herri mailan gauzatzea izanen da lehen urratsa

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.