euskal presoak

Beraiekin ere biltzeko eskatu diote Etxerateko kideek Zapaterori

Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori beraiekin ere biltzeko eskatu diote Etxerateko kideek, beraiek "biktimak" direlako. Bilera horretan, espetxe politika "hiltzailea" noiz bukatuko den galdetu nahi dio Etxeratek Zapaterori, eta "mendeku politika" amaitzeko eskatu. Zapatero biktimen elkarteekin biltzekoa da hilaren 21ean, eta horregatik eskatu du bilera Etxeratek.

2005eko ekainaren 13a
17:01
Entzun
Zapaterori gutuna bidaliko diote bileraren eskaera ofiziala egiteko, aste honetan. Espainiako Gobernuko presidenteak bilera egitea onartzen badu, Etxeratek ez du "ezer" negoziatuko bilera horretan. Beraien helburua, Zapaterori espetxe politika "hiltzailea" baztertzeko eskatzea da.

"Mendeku politika" amaitzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari, horretarako "giltza" beraiek dutelako. Euskal presoak "xantaia" gisa ez erabiltzeko ere galdegin diote.

Prentsaurrekoan ziren, besteak beste, Guardia Zibilak atxilotu eta inkomunikazio garaian tortura gogorrak salatu zituen Amai Urizarren guraso Rosa de Paz eta German Urizar, 2003ko otsailean bisitara bidean istripuz hil ziren Iñaki Balerdiren etaArgi Iturralderen arreba eta alaba Jone Balerdik, BTVk hil zuen Justo Elizaranen lagun Belen Agilarrek, Argala ren anaia Pablo Beñaranek, kartzelan hildako Juankar Hernandoren arreba Ana Hernandok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.