Berantak daude Ipar Euskal Herriko trenbideetan, tximistagatik

Landetako trenbide bat jo zuen tximistak atzo gauean, materiala andeatuz. Bidea konpontzeko obretan ari dira atzotik geroz.

Donibane Garaziko tren geltokia, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Donibane Garaziko tren geltokia, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Leire Casamajou Elkegarai
2026ko abuztuaren 21a
11:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Atzo gauean, Landetako Ychoux herrian (Okzitania), tximistak trenbidea jo zuen. Zehazki, bi bidetako trenbide bati egin zion kalte, tren berantak ondorioztatuz; hunkitutako bidetik zihoazen trenak, gainera, geldirik egon ziren zenbait orenez. Eta Ipar Euskal Herriko trenbideei ere eragin die, eskualdeko trenak bide bakarrean doazelako oraindik ere. Berantek arratsalde hasierara arte iraun behar lukete.

Atzo gauetik geroz, SNCF Frantziako tren konpainia publikoko langileak andeatutako bidea konpontzeko ahaleginetan ari dira. Erran dutenez, goiz bukaerara arte segituko dute, baina, anartean, bide bakarra dago erabilgarri.

Bidaiariek SNCF webgunean begiratzen ahal dituzte beren trenari dagozkion informazioak.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA