Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emazteari eraso egiteagatik

52 urteko gizonak etxean bertan eraso zion bikotekideari, larunbat arratsaldean.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen, artxiboko irudi batean. L.RICO / EFE
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen, artxiboko irudi batean. L.RICO / EFE
kristina martin
2025eko urriaren 13a
14:29
Entzun 00:00:00 00:00:00

Indarkeria matxistaren beste bi kasu gertatu dira asteburuan, Gasteizen. Lehenengo kasua larunbatean izan zen; 52 urteko gizon batek emazteari eraso egin zion etxean. Udaltzaingoak gizona atxilotu zuen bikotekideari lesioak eragitea leporatuta. Bigarren kasua igandean gertatu zen. Emakume batengandik urruntzeko agindua zuen 24 urteko gizon bat atxilotu zuten, kalean emakume horren alboan zihoala. 

Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, larunbatean 15:30ak aldera jaso zuten abisua. Larrialdietarako dei baten bidez jakinarazi zieten Alde Zaharreko etxebizitza batean eraso bat gertatu zela. Udaltzainak bertaratu ziren, eta bi aldeekin hitz egin zuten informazioa biltzeko. Emakumeak zituen lesioak ikusita eta bien adierazpenak entzunda, ustezko erasotzailea atxilotu zuten udaltzainek.

Horretaz gain, atzo, igandean, beste gizon bat atxilotu zuen udaltzaingoak, emakume batengandik urruntzeko agindua urratzeagatik. 24 urteko gizona emakume batekin paseatzen ari zen kalean, eta, udaltzainak ikusi zituztenean, ihes egiten saiatu ziren. Gizonak emakume horrengandik urruntzeko agindua zuela jakin zutenean atxilotu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!