Bereziki zaindu beharreko inguruak

2011ko martxoaren 11
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
GIPUZKOA

• Arno. Arteak eta landa atlantikoa ditu. 1.000 hektarea.

• Izarraitz. Karramarroak eta kiropteroak ditu bereizgarri. 1.500 hektarea pasatxo izango ditu.

• Aiako Harria. Basoak, errekak eta animalia saproxilikoak zainduko dituzte. 8.300 hektarea.•

• Pagoeta. 1.250 hektarea pasa babestea proposatu dute; bereziki, jalkin basoak.

• Garate-Santa Barbara. Artelatzak babestu asmo ditu Jaurlaritzak, 150 hektareako zatian.

• Hernio-Gazume. 2.200 hektarea pasatxoko zatia sartuko dute. Kobazuloak daude han.

• Urola itsasadarra. Zumaia inguruan jarri dute begia, Santiago hondartzaren inguruko dunak babesteko.

• Inurritza. Orioko portuaren ondoko arrokak, Talaimendi ingurua eta Zarauzko dunak babestuko dituzte. 87 hektarea.

• Oria itsasadarra. Aginagatik itsaso alderako zatian, 220 hektarea gehiago babestuko dituzte, basoak kontuan izanda.

• Oria garaia. 18 kilometroko ibai zatia eta beste 197 hektarea babestuko dituzte, Zaldibia eta Agauntza errekastoak barne.

• Araxes ibaia. Orexaran errekastoa gehituko dute babes tartera —4,8 kilometro ditu—. Desmana eta karramarroa daude.

• Leitzaran ibaia. Errekastoak zainduko dituzte, 507 hektarea gehiago kontuan izanda.

• Urumea ibaia. 30 kilometroko ibai zatia eta hiru errekasto babestuko dituzte. Uhalde-enarak eta izokinak bizi dira inguruan.

BIZKAIA

• Barbadun itsasadarra. Hegazti migratzaileen ohiko gunea da, eta 72 hektarea izango ditu. Jardun handiko inguruan dagoenez, mugatu egingo dute.

• Astondoko dunak. Sei hektarea eskas ditu, balio handikoak: 177 landare espezie daude. Uda garaian kaltetzen da, hondartzara joandakoek zapalduta.

• Lea ibaia. Laukoiztu egingo dute babes eremua —427 hektarea izango ditu—. Gizakiaren jardunagatik, arriskuan daude bisoia eta karramarroa.

• Artibai ibaia. 70 kilometroko tartea zaindu nahi dute, arriskuan dauden espezieak babesteko. Ingurua garbituko dute.

ARABA

• Ega-Berron ibaia. Ibaia bera eta lau errekasto babestuko dituzte: 22,34 kilometro. Ur korridorea zaindu nahi dute, eta inguruan diren animaliak: igarabak, bisoiak eta karramarroak.

• Barrundia ibaia. Hirukoiztu egingo dute eremua: 96 hektarea ez, 290 izango ditu. Haltzak, lizarrak eta nartzisoak daude.

• Arakil ibaia. Bi arrain klase bizi dira: loina eta errutila. Ibaiertzeko babes tartea zabalduko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!