EUSKAL HERRIA

Bergarako alkateak dimisioa eman du, arrazoi pertsonalak tarteko

Jaione Isazelaia Bilduko zinegotziak hartuko du alkatetza. Justina Elexpuru zinegotziak ere kargua utziko du.

2013ko ekainaren 11
15:13
Entzun

Bergarako Udalak jakinarazi duenez, Jesus Elortza alkateak dimisioa eman du, eta Jaione Isazelaia Bilduko zinegotziak ordezkatuko du karguan.

Ohar bat plazaratu du udal gobernuak, aldaketen berri emanez. Arrazoi pertsonalak direla medio eman du dimisioa Elortzak, eta udal gobernua ere utziko du. Hilaren 24an egingo duten udalbatzan gauzatuko dute aldaketa.

Ez da hori izango udal gobernuko aldaketa bakarra. Justina Elexpuru zinegotziak ere kargua eta udal gobernua utziko ditu, legealdi hasieran azaldu baitzuen ardura politikoa bi urtez hartzeko asmoa.

Bi zinegotzi berri sartuko dira taldean; hala ere, oraingoz, Jaione Isazelaiak alkate izateko utziko duen zinegotzi karguaren hartzailea soilik dago zehaztuta: Joseba Moñux izango da zinegotzi.

Udal gobernuak eskerrak eman dizkie Elexpururi eta Elortzari, eginiko lanagatik. Halaber, mezu bat helarazi diete herritarrei: "Udalean bideratzen ari diren proiektu guztiak taldean hartutako erabakien ondorioa dira; izan ere, gidatzeko era pertsonalistetik haratago erabaki partekatuak izan dira Udal Gobernu honek hartu eta bultzatu dituenak; beraz, uzten duten kideek lagatako hutsunea guztiok sakon sentitzen dugun arren, erreleboa hartzeak ez du inolako etenik sortuko udala bideratzen ari den proiektuetan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.