Bermeoko atun itsasontzia bihar helduko da Seychelleetara, libre

2008ko apirilaren 28a
17:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Playa de Bakio Bermeoko (Bizkaia) atun itsasontzia libre da larunbatetik, eta bihar Seychelleetara helduko da, Victoriako portura. Ia astebete egin dute ontziko arrantzaleek bahituta. Izan ere, Playa de Bakio lehengo asteko igandean bahitu zuten, Somaliako itsasertzetik 250 miliara, nazioarteko uretan, atunetan zebilela. Dirua eskatu zuten bahitzaileek, eta negoziazioak azkeneko egunetan izan dira. Handik bi milia ingurura daude Seychelleak.

Ontziko 26 arrantzaleetatik bost Euskal Herrikoak dira, zortzi Galiziakoak, zazpi Ghanakoak, lau Madagaskarkoak, Senegalgoa bat eta Seychelleetakoa beste bat.

Haien arabera, bahitzaileek ontziko komunikazio sistema hautsi zuten, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.