Joseba Irazu Bernardo Atxaga (Asteasu, 1951) idazlea euskaltzain oso izateko proposatu dute Xabier Kintana, Ana Toledo eta Jose Luis Lizundia Euskararen Akademiako kideek, hain justu, Juan Mari Lekuona zenak hutsik utzitako aulkia betetzeko.
Bultzatzaileek iragarpena egin duten arren, datorren ostirala arte ez dute hautagaitza ofizialki aurkeztuko. Azaldu dutenez, Atxagaren literatur eta hizkuntza arloko merezimenduak hartu dituzte aintzat haren alde egiteko, eta nazioartean duen sona ere bai.
Martxoaren 31n egingo da Lekuonaren ordezkoa aukeratzeko bozketa, eta orain arte beste inongo hautagaitzaren berririk ez badago ere, posible da beste euskaltzain batzuek beste norbait proposatzea.
Atxagak obra luze eta oparoa idatzi du, eta genero gehienak landu ditu: narrazioa, nobela, poesia, haur eta gazte literatura, antzerkia eta saiakera. Zehazki, iazko urte amaieran Pamiela argitaletxearekin plazaratutako Lekuak saiakaera da bere azken lana. Sari ugari jaso ditu ibilbide luze horretan, eta hizkuntza askotara itzuli dute haren obra.
Euskaltzaindia
Bernardo Atxaga euskaltzain izateko proposatu dute
Juan Mari Lekuona zenak Euskaltzaindian hutsik utzitako aulkia betetzeko hautagai Bernardo Atxaga idazlea proposatu dute Xabier Kintana, Ana Toledo eta Jose Luis Lizundia euskaltzainek. Hautagaitza datorren ostiralean, hilaren 27an, aurkeztuko dute ofizialki, eta sustatzaileek agertu dutenez, Atxagaren literatur zein hizkuntza arloko merezimenduak eta nazioartean dute sona hartu dute aintzat proposamena egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu