Egunkaria-ren inguruko epaia dela-eta, BERRIATBk zuzeneko telebista saio berezia egingo du gaur, goizeko hamaikak eta laurdenetik aurrera. Hamaika eta erdietan epaia baloratzeko agerraldia egingo dute auzipetuek Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean, eta ekitaldi hori zuzenean emateaz gain, auziarekin zerikusia izan duten hainbat laguni egindako elkarrizketak emango dira saioan.
Halaber, 2003ko otsailean itxi zutenetik Egunkaria-ren inguruko auziak egin duen ibilbidea laburtzen duen bideo erreportajea ere emango da aurreneko aldiz.
egunkaria auzia