'berria.info' ere berria

BERRIA berria izango da bihartik, eta harekin batera, =iberria.info=i-k ere bilakaera nabarmena izango du: batetik, itxura berriarekin etorriko da, BERRIA berriarekin bat egiteko eta informazioa errazago helarazteko diseinuan nabarmenak egin baitira. Baina edukietan ere izango da berrikuntzarik, gure lehentasuna gaurkotasun informatiboaren berri ematea bada ere, astialdiari, entretenimenduari eta gogoetari ateak zabaldu baitizkiegu. Besteak beste, blogari berriak izango dira.

2006ko maiatzaren 10a
15:16
Entzun
Aurrerantzean ere edizio jarraitua izango da berria.info-ren ardatz nagusia; hau da, egunean zeharreko albisteak ahalik eta lasterren, ahalik eta zuzenen eta ahalik eta osatuen ematea. Baina horrez gain, BERRIA berrian kultura eta astialdia batuko dituen Plaza atalak leku nabarmena izango du berria.info berrituan, eta zehatzago, osasunaren, gastronomiaren, zein astialdiko proposamenen inguruan landuko dituzten atal berezituek. Jendearen parte-hartzea areagotzea da berria.info-ren asmoetako bat, eta horretarako, atal horietako bakoitzean proposamenak, galderak eta bestelako iradokizunak bidaltzeko aukera izango dute erabiltzaileek.

Blogen haritik gogoetari zabaldu genion zirrikitua, berriz, zabaldu egingo da blogari berrien laguntzarekin. Honakoak etorriko zaizkigu:

-Laura Mintegi.

-Bixente Serrano Izko.

-Txuma Murugarren.

-Eneko Olasagasti.

-Oier Guillan.

-Juan Luis Zabala.

-Urtzi Urkizu.

-Nora Arbelbide Lete.

-Aitor Renteria.

Irene Arraratsek, Mikel Elortzak eta Iñaki Petxarromanek, berriz, agur esango digute.

Horrez gain, soinu eta irudi euskarriak gero eta gehiago erabiltzeko bidea urratzen jarraitu nahi du berria.info-k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.