Webgunea hobetzeko asmoz beste pauso bat eman, eta kirol emaitza nagusiak ematen hasiko da bihartik aurrera BERRIA.INFO. Goizetik eguneko partida edota ekitaldi garrantzitsuenen fitxa iragarriko du, eta egunean zehar joango da emaitzak sartzen, kasuan-kasuan golegileekin eta iruzkin laburrekin. Batzuetan unean uneko emaitzaren berri ere emango du, eta tarteka zuzeneko jarraipena ere egingo du.
Bihar bertan, esaterako, Sporting-Athletic eta Reala-Real Madril Espainiako Lehen Mailako futbol partiden emaitzak emango ditu, unean unekoa eta guzti. Bermeoko estropadako sailkapena ere sartuko du.
BERRIAren webgunea urte bukaerarako berrikuntza gehiago prestatzen ari da.
Astegunetan BERRIA.INFOren bisitarien batez bestekoa hemezortzi milakoa da, asteburuetan hamar mila ingurukoa.
    
    
        
        
            
                            
    
                                                                                komunikabideak
                        
            
        BERRIA.INFO kirol emaitzak ematen hasiko da bihartik aurrera
Kasuan-kasuan golegileen eta iruzkin laburren berri ere emango du.
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            