Komunikabideak

BERRIA.INFOk 'Egunkaria'-ren epaiketaren zuzeneko testu kontakizuna egingo du

Bihar eta etzi auzipetuek deklaratuko dute.

2009ko abenduaren 14a
16:52
Entzun
Bihar hasiko da Egunkaria-ren aurkako epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta BERRIA.INFOko irakurleek zuzenean jarraitzeko aukera edukiko dute, webgune honek zuzeneko testu kontakizuna egingo duelako. Kazetari bat ariko da horretan, auzitegitik bertatik, deklarazioak jarraituz eta BERRIA.INFOn horien berri emanez une berean.

Goizeko hamarretan hasiko da epaiketako biharko saioa, eta orduantxe hasiko da BERRIA.INFOren kontakizuna. Arratsaldean jarraituko dute deklaratzen eta etzi goizean izango da beste saio bat -bi kasu horietan ere ariko da BERRIAren ataria zuzenean kontatzen-. Hain zuzen, bost auzipetuek deklaratuko dute bihar eta etzi. Baliteke gero, informazio ofizialik ez dagoen arren, urtarrilera arte etena egitea epaimahaiak.

Joan Mari Torrealdai, IƱaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga dira Egunkaria-ren itxiera kasuko auzipetuak, eta oraindik ez dakite bihartik aurrera zer ordenetan ariko diren epaimahaiaren aurrean, honek ez baitie jakinarazi.

Oraingo honetan, eta salbuespen gisa, irakurleek ez dute zuzeneko kontakizunean parte hartzeko aukerarik izango, BERRIA.INFOk hala erabakita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.