udalbiltza auzia

BERRIA.INFOk Udalbiltzaren epaiketaren zuzeneko kontakizuna egingo du bihar eta etzi

Espainiako Auzitegi Nazionaletik bertatik kontatuko ditu saioak.

2010eko uztailaren 14a
13:52
Entzun
Bihar hasiko da Udalbiltzaren aurkako epaiketa Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta BERRIA.INFOk zuzeneko kontakizuna egingo du bihar eta etzi auzitegitik bertatik. Auzipetuen deklarazioen txanda izango da saio horietan.

Hilaren 22 eta 23rako ere aurreikusita daude saioak, baina ez dago garbi egingo diren. Izan ere, defentsak proposatutako 140 lekukoetatik 20 baino ez ditu onartu epaimahaiak. Irailean segituko du epaiketak -7, 8, 9, 14, 15 eta 16an-.

22 auzipetu daude eta 10 eta 22 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin dituzte haien aurka, ETArekin lotura dutelakoan. 2003an egin zuten Euskal Herriko udalen elkartearen aurkako operazioa.

BERRIAren atari digitalak Udalbiltzari auziari buruzko webgunea zabalik du apiril bukaeratik.

BERRIA.INFOk Egunkaria-ren kontrako epaiketan egin zuen lehen aldiz auzitegitik zuzeneko kontakizuna -hori egiten aurreneko webgunea izan zen-, eta jarraipen ona eduki zuen (saio denetako kontakizunak hemen).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.