BERRIAlagunen sarea

2013ko otsailaren 22a
10:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Zure ziztada behar dugu. BERRIAk, aurrera egiteko, milaka lagunen sarea behar du ondoan; informazioa emateko eta jasotzeko, eta proiektua sostengatzeko. Gero eta gehiago zarete saretik BERRIA jarraitzen duzuenok; guztion artean ahalegin berezia egin behar dugu produktua hobetu eta bideragarritasun ekonomikoa lortzeko.

Harpidedun eta BERRIAlagunen artean 14.000 lagunen sarea osatzen dugu. Kioskoko irakurleak, sareko irakurle guztiak, sare sozialetako milaka jarraitzaileak eta iragarleak gehituta, milaka gehiago.

Sare hori hemendik aurrera BERRIAlagunen sarea izango da. Batetik edo bestetik, zuen ziztada jasotzen dugu, eta denak zarete BERRIAlagunak guretzat. Harpidedunak izan dira orain gutxi arte BERRIAren oinarria. Orobat, 2011ko azaroan BERRIAlagunak egiteko bideari ekin genion Zure ziztada behar dugu lelopean; uneko behar ekonomikoagatik baino gehiago, ulertu genuelako BERRIAk etorkizuna izateko, sortzeko izan zuen bezala, ezinbestekoa zuela proiektua sostengatuko zuten papereko zein sareko irakurleen sostengua eta ekarpen ekonomiko iraunkorra.

4.000 lagunek erantzun diote gure deiari, eta 500.000 jaso ditugu 2012an. Eskerrik asko, bihotzez. Jarraitu egingo dugu, ordea, BERRIAlagun gehiago egiten, eta, jakina, jadanik BERRIAlagun zaretenoi behar bezala erantzuten. Proiektuak aurrera egiteko, iraunkorki beharko baititugu BERRIAlagunak.

Nork bere ahalmenaren arabera egindako ekarpenarekin urtero jasotzen duguna BERRIA indartsu eta sendoagoa egitera eta gero eta eskaintza aberatsagoa zabaltzera bideratuko dugu.

Beraz, hemendik aurrera ere, gurekin behar zaituztegu BERRIAlagunok, izan harpidedunak, izan bestelako ekarpenak egin dituzuenak:

BERRIAlaguna: sareko irakurlea eta oro har proiektuari ekarpena egin nahi diona.
BERRIAlagun HARPIDEDUNA: BERRIAren papereko edizioa jasotzen duena. PDF
BERRIAlagun IRAGARLEA: BERRIAn urteko publizitate plana eginez ekarpena egiten duen iragarlea.

Izan zaitez BERRIAlaguna
www.berria.info/kioskoa
943-30 43 45
[email protected]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.