BERRIA

BERRIAren estilo liburua, Twiterren

Gaurtik aurrera, @estiloliburua Twitterren izango da, BERRIAren estilo liburua. Udan jarri zuen sarean egunkariak, guztion eskura, doan, eta orain erabiltzaileengana hurbiltzeko beste urrats bat egin nahi du. BERRIAlagunei esker egin du aurrera proiektuak.

2013ko azaroaren 4a
12:33
Entzun 00:00:0000:00:00

Estilo liburua jende gehiagorengana helarazteko asmoz dago Twitterren BERRIAren estilo liburua, bide egokia baita horretarako. Estilo liburua oso tresna aberatsa da nahi duten guztien eskura jarrita, eta oraindik ezagutzen ez dutenentzat probetxuzkoa izan daitekeenez, Twitterrek horiengana hurbildu nahi du. 

Baina ez hori bakarrik. Erabiltzaileak lagungarri izango du nahi duen hori aurkitzeko, eta zernahi behar duela harremanetan jartzeko. Erabiltzailearen premiak jakinda, errazago izango zaio BERRIAri behar horiei erantzutea. Iruzkinak eta galderak egiteko modua badago estilo liburuan, eta Twitter horren osagarria izango da.

Estilo liburuaren berrikuntzak jakinarazteko bidea ere izango da, etengabe osatuz baitoa, egunero sortzen diren beharrei erantzunez, eta lan horren berri emango du Twitterren, sarrera berriak edota atal berriak sortu ahala.

BERRIAlagunei esker

Urtero BERRIAlagunek egiten duten ekarpenari esker izan da posible estilo liburuaren proiektua garatu eta sarean denon eskura jartzea. Estilo liburua osatuz joateko eta BERRIAren gainerako proiektuetan aurrera egin ahal izateko, ezinbestekoa du herritarron laguntza eta ekarpena.

Estilo liburu berria paperean

Atal teorikoarekin, formatu txikiko liburua osatu du BERRIAk, erabiltzaileek beti eskura izan dezaten maizenik bilatzen dituzten horien aukeraketa bat. Hamar euroan eskuratzeko aukera dago 943 30 43 45 telefono zenbakian, eta zazpi euroan BERRIAlagunek. Horiek webgunetik ere eska dezakete BERRIAlagun kodea erabiliz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.