Berriobeitiko adingabeen zentro bat hustu dute gas ihes baten ondorioz

Ez da inor zauritu. Matxura konpondu dutenean, gazteak zentrora itzuli dira.

Nafarroako suhiltzaileen ibilgailu bat, artxiboko irudi batean. BERRIA
Nafarroako suhiltzaileen ibilgailu bat, artxiboko irudi batean. BERRIA
2025eko azaroaren 15a
19:52
Entzun 00:00:00 00:00:00

Berriobeitiko (Nafarroa) adingabeen zentro bat hustu behar izan dute gas ihes baten ondorioz. Larrialdietako zerbitzuek 14:00etan jaso dute abisua, eta Nafarroako suhiltzaileak, Foruzaingoa eta gas enpresa hornitzailea bertaratu dira Iruñerriko udalerri horretako Artikako kontzejuan dagoen zentrora. Adingabeak egoitzatik aterarazi dituzte, baina ez da inor zauritu. Matxura konpondu dutenean itzuli dira zentrora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.