Ikurren legea

Berriozarren eta Nafarroako gainontzeko herrietan ikurrina jartzea "iruzurra" izan dela ebatzi du epaileak

Iruñe eta Tafallako kasuetan bezala, epaileak argudiatu du "ikurrina jarri ahal izateko" gonbidatu zituztela EAEko ordezkariak, eta ez alderantziz.

Ikurrina jarri zuten iazko festen hasieran Lizarrako udaletxeko balkoian. IñGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko ekainaren 30a
08:32
Entzun 00:00:0000:00:00

"Legeari iruzurra" egin zioten Berriozar, Lizarra, Lakuntza, Etxarri Aranatz eta Leitzako udalek. Hala ebatzi du gaur Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak. Haren arabera, Iruñean eta Tafallan gertatu bezala, bost herri horietan ere EAEko ordezkariak gonbidatu zituzten ikurrina jartzea "legez kanpoko ekintza" izan ez zedin, eta ez alderantziz alkateek argudiatu moduan.

Era horretan, bateratu egin ditu udaletxeetan ikurrina jartzeari buruzko irizpideak. Izan ere, Iruñeko administrazioarekiko auzitegiko lehen aretoak ez zuen "lege iruzurrik" ikusi Berriozarko Udalaren jokabidean; aldiz, auzitegi bereko bigarren aretoak iruzurtzat jo zituen Lizarra, Lakuntza, Etxarri Arantz eta Letzaiko udalen jokabideak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.