Lehergailu batek eztanda egin du bart Berrizko (Bizkaia) Euskotreneko geltokian, eta kalte material handiak eragin ditu. Ez da zauriturik gertatu. Ertzaintzaren eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko bozeramaile baten ustez, kale borrokako ekintza izan da, ez ETArena. Leherketa gertatuko zen abisurik ez dute eman.
Goizeko hamabi eta erdietan izan da erasoa, Geltoki kalean. Lehergailua zerk osatua zegoen aztertzen ari da Ertzaintza.
Zornotzan (Bizkaia) ere egin dute Euskotrenen geltokiaren aurkako ekintza, goizeko ordubi eta erdietan. Bi molotov koktel bota dituzte, eta txartelen makinak eta kabinetan kalteak eragin ditu.
Euskotrenek jakinarazi duenez, tren zerbitzua normal dabil.
Sestaon (Bizkaia), berriz, 00:30ean molotov koktelak bota dituzte kutxa automatiko baten aurka.