EUSKAL HERRIA

Berrogei gazte epaituko ditu Auzitegi Nazionalak urriaren 14tik aurrera

2009ko azaroan eginiko sarekada batean atxilotu zituzten, eta seina urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak auzipetuentzat, Segiko kide izatea egotzita. Hiru egun geroago hasiko da 'Herriko tabernen auzia'.

2013ko ekainaren 27a
14:00
Entzun

Urriaren 14an ekingo diote Segiko kide izatea egotzita auzipetutako berrogei gazteren kontrako epaiketari. Urriaren 14, 15 eta 16an, azaroaren 25, 26 eta 27an eta abenduaren 9, 10 eta 11n egingo dituzte saioak.

Irati Mujika Larreta, Ainara Bakedano Cuaresma, Jon Anda Velez de Mendizabal, Jon Ziriza Murugarren, Gaizka Likona Anakabe, Olatz Izagirre Sarasti, Jon Telleria Barrena, Aitziber Arrieta Pagoaga, Garazi Rodriguez Rubio, Maialen Eldua Azkarate, Eihar Egaña Garcia, Euken Villasante Sarasibar, Mikel Ezkiroz Perez, Mikel Aiestaran Olano, Xumai Matxain Arruabarrena, Aritz Lopez Ugarte, Asier Coloma Ugartemendia, Eñaut Aiartzaguena Bravo, Mikel Arkaitz Totorika Valle, Nahia Elena Aguado Marin, Idoia Iragorri Petuya, Xabier de la Maza Peña, Haritz Petralanda Mugarra, Ibai Esteibarlanda Etxeberria, Carlos Renedo Lara, Zuriñe Gogenola Goitia, Jon Liguerzana Ajuriaguerra, Nestor Silva Ibañez, Unai Ruiz Pou, Goizane Pinedo Apaolaza, Jagoba Apaolaza Castro, Zumai Olalde Saez de Uragain, Aitor Liguerzana Ajuriaguerra, Bittor Gonzalez Villamayor, Amaia Elkano Garralda, Garbiñe Urra Larrion, Itxaso Torregrosa Arteaga, Oier Zuñiga Perez de Urabain, Fermin Martinez Lakunza eta Artzai Santesteban Arizkuren dira auzipetuak.

Seina urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak haientzat. Denak daude libre, eta 2009an atxilotuetako ugarik torturak salatu zituzten.

Epaiketa hasi eta hiru egunera, Herriko tabernen auziaren epaiketa abiatuko dute Auzitegi Nazionalean. Batasuneko berrogei kide daude auzi horretan inputatuta, herriko tabernen bidez ETA finantzatzea egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.