'Otano auzia'

Bertan behera geratu da 'Otano auziko' ahozko auzi-saioa

'Otano auziaren' instrukzioa hasi zela zortzi urte igaro eta gero, gaur goizean hasi da epaiketa, baina segituran bertan behera geratu da ahozko auzi-saioa. Izan ere, estaltzaileak prozeduratik kanpo lagatzeko eskatu du Fiskaltzak, eta tribunalak aztertzea erabaki du. Nolanahi ere, bihar goizeko hamarretan jarraituko du. PSNko hainbat buruzagi daude nahastuta ustelkeria auzi horretan, besteak beste, Gabriel Urralburu eta Javier Otano presidente ohiak.

2004ko urriaren 18a
12:53
Entzun 00:00:0000:00:00
Nolanahi ere, Fiskalak ez du akusaziorik egingo eta ez du zigor eskaerarik egingo auzian inputatuta dauden zortzi lagunen aurka. Hain justu, akusazio bakarra Iruzurraren Aurkako Plataformaren izenean aurkeztutako herri akusazioak egingo du. Safel enpresaren salmentagatik eskupekotan milioi bat euro baino gehiago jasotzea leporatzen die herri akusazioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.